XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Naturalezaren aurka doa gizarte erakundea.

Ondo antolatutako gizarteak gogoan har beza:
- Pertsona indibidualki ona da eta askatasuna zor zaio bere osotasuna lortu dezan.

- Gizakia ez da, ordea, bakarrik bizitzeko jaioa, gizarte barruan murgildurik osatzeko baizik.

Gizarteak ez du sekula santan pertsonaren eskubiderik zapaldu behar.

Gizarte kontratoaren bidez egiazko demokrazia zaindu behar da.

Une honetan, oroi gaitezen, erregetza Jainkoak emandako graziatzat zedukaten eta oligarkiak baino ez zuen agintzen.

Horregatik Rousseau persegitua eta Frantziatik herbesteratua izan zen.

c) Montesquieu: Burdeosko aristokrata dugu, ingeles politiko sistemaren maitale.

Bere lanik ezagunena, Legeen espiritua deritzan liburua.

Bertan ingeles sistema aztertzen du eta bete betean miresten, batipat hiru aginte mota berezi dituelako, bakoitzari berea eman diotelako.

Batek legeak sor erazten ditu, legegilea dugu.

Bestea, berriz, lege horiek haintzat hartuak eta beteak izan daitezen arduratzen da.

Hirugarrenak epaitu baino ez du egiten, honek lehenago aipatutako bi aginte motak ondo eta zuzen jokatzen duten ala ez epaitu ditzake.

Hiru pentsalari hauek gure lan honetan leku zabalagorik merezi dute, baina laburbeharrez, aurrera segiko dugu.

Lehen esan dugunez, asko zabaldu ziren lan hauek eta oso ziren ezagunak: antzerki eta liburuxkak argitaratuz, klubs, kafeteri eta akademietan pentsakeraren berri emanaz, t.a.

Egunkariek ere zer eginik ba zuten gai honetan.

Bestalde, mugimendu berri honi isilpean argitaratutako paperak zabalkunde handia eman zieten.